Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruretagoiena Amiano, Javier

(“Irureta”). Futbol entrenatzaile gipuzkoarra (Irun, 1948). Lehen mailako jokalaria izandakoa. Azken urte hauetan lehen mailako hainbat futbol talderen entrenatzaile lanetan aritu da: Racing de Santander, Bilboko Athletic, Reala, eta Vigoko Celta, besteak beste. Emaitzarik aipagarrienak azken bi urteetan A Coruñako Deportivorekin lortu ditu. 1998-1999 eta 1999-2000 denboraldietan talde galiziarra zuzendu du, eta taldeak 1999-2000 denboraldian Liga txapelketa irabazi zuen.