Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irujo Urra, Daniel

Nafar abokatu abertzalea (Lizarra, 1864 - Lizarra, 1911). Sabino Aranarekin batera ikasi zuen Urduñako jesuiten ikastetxean eta Zuzenbide ikasketak Deustuko unibertsitatean egin zituen. Sabino Aranaren jarraitzailea izan zen eta, Gamazadaren garaian, Bizkaiko politikariak Nafarroan barrena egin zuen bidaia antolatu zuen. Sabino Aranaren abokatua izan zen 1895 eta 1902. urteetako auzietan. Deustuko unibertsitateko irakaslea izan zen eta Notable defensa del fundador del Partido Nacionalista Vasco, don Sabino de Arana Goiri… liburuxka (Buenos Airesen argitaratua, 1913an) eta Historia de la legislación vasca (Bilbon argitaratua, 1932an) liburua idatzi zituen.