Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irun Iruten Elkartea

Irungo (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1998an sortu zen Irunen euskara normalizatzeko helburuaz. Ekimen kulturalak bultzatzen ditu batik bat: mintzalaguna, zinema haurrentzat, hitzaldiak, ikastaroak, irteerak, etab. Gaur egun berak argitaratzen ez badu ere, Irunero aldizkariaren sortzaile izan zen. 2000ko ekainean Kuxkain, gazteek eta gazteentzako eginiko aldizkariaren 0 alea argitaratu zuen elkarteak.