Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irujo Ollo, Pello

Nafar politikari abertzalea (Lizarra, 1910 - Iruñea, 1983). Daniel Irujo Urraren semea zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen eta Eusko Abertzale Ekintzako kidea izan zen 1930. urtetik aurrera. 1936ko irailean atxilotu zuten Kantauri itsasoan frankistek eta hasieran hiltzeko kondena eman zioten arren, presondegitik atera zuten sei urte t’erdiren buruan. Madrilgo sare antifrankista prestatzen egon zen, 1946ko irailean ipar Euskal Herrira jo behar izan zuen arte. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari egon zen Sofian eta Budapesten, eta Buenos Airesen bizi izan zen ondoren. Tierra Vasca Eusko Abertzale Ekintzaren agerkaria, garai horretan ezker abertzalekoa, zuzendu zuen 1960-1975 urteetan.