Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inorganiko

izond. Bizitzarako organorik ez duen edozein gaiz esaten da. Meak, adibidez, gai inorganikoak dira.  v  Kimika inorganikoa. Karbonorik ez duten gaiak aztertzen dituen kimikaren alorra. Badira hala ere karbonoa izan arren alor honetan sartzen diren gai batzuk: karbono oxidoa, karburoak, karbono disulfuroa, zianuro metalikoak eta hirugarren mailako beste konposatuak, karbonilo metalikoak, fosgenoa (COCl2), karbonato metalikoak eta abar. Kimika organikoa, aldiz, karbonoak osatzen dituen gaien kimika da; karbonoa hidrogeno, sufre, oxigeno, nitrogeno eta beste gai bakun gutxi batzuekin batzean eratzen diren elkartuak aztertzen ditu. Nolanahi ere, ez da erabatekoa kimika organikoaren eta kimika inorganikoaren arteko bereizketa, ez talde batekoak ez bestekoak diren gai ugari baitira, elkartu organometalikoak adibidez.