Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

immunologia

iz. Biol. Immunitatearekin zerikusia duten fenomenoak aztertzen dituen medikuntzaren alorra. XIX. mendean sortu zen mikrobiologiaren alor gisa; infekzioek eraginiko eritasunen aurka erabili beharreko bideak aztertzen zituen. Gaur egun, ordea, immunitate erreakzioak nola gertatzen diren eta erreakzio horien ondorioak aztertzen ditu immunologiak.