Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Innsbruck

Austriako hiria, Tirol-eko hiriburua, Alpeen ekialdean, Inn ibaiaren bailaran dagoena. 117.011 biztanle (1986). Turismoa da hango ekonomia jarduera nagusia (neguko kirolak). Ehungintza, beiragintza eta tresneria. Parte zaharrean eraikuntza aipagarri asko daude: Erret jauregia, garaipen arkua, unibertsitatea, Maximiliano I.a enperadorearen hilobia, etab.  v  Historia. Innsbruck salerosketagune aberatsa zen antzina, eta hori zela eta erromatarrek beren kolonia egin zuten. 1239an jaso zuen hiri gutuna, eta 1363an Tirolek eta Austriak bat egin zutenean Habsburgotarren mendean gelditu zen. 1420an egin zuten Tiroleko hiriburu. Napoleonek Bavariako erresumaren eskuetan utzi zuen Tirol, baina Innsbruck-eko biztanleak, Andreas Hofer buru zutela, Bavariaren kontra matxinatu ziren eta 1814an Innsbruck Austriako lurralde bihurtu zen.