immunoglobulina
iz. Biol. Ornodun gehienen odolaren plasman eta beste isurkari organiko batzuetan den proteina. Antigorputzen ezaugarriak ditu. Bost immunoglobulina mota ezagutzen dira: A, M, G, D eta E. Immunitate prozesuetan garrantzi handia dute; antigorputzen eraketan garrantzi handiena duena G immunoglobulina da.