Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hurtado de Amezaga, Juan Francisco

Bizkaitar militarra, Baltasar eta Juan Antonio Hurtado de Amezagaren anaia (Gueñes, 1656 - Hostalric, Girona, 1687). Flandesko gudarostean sartu eta bertan zazpi urte eman ondoren kapitain izendatu zuten. Italian borrokatu eta gero Itsas armadan sartu zen baina Gaztelako erregetzarako gerran hil zen, Gironako Hostalrich konkistatzeko guduan. Santiago ordenako zalduna izan zen.