Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hurtado de Amezaga, Juan Antonio

Bizkaitar militarra, Baltasar Hurtado de Amezagaren anaia (Bilbo, 1660 inguruan - 1730 inguruan). 1679. urtean Flandesko Tertzioetako gudarostean sartu eta gudu latzetan parte hartu ondoren maestre izendatu zuten. Italian, Hungarian eta Luxenburgon borrokatu zen, eta azken horretako setioan larriki zauritu zuten. Jaioterrira itzuli zen kanpoan 21 urte eman ondoren baina Filipe V.a Espainiako erregeak erregututa berriro itzuli zen bizitza militarrera. Malagako gobernadore eta kapitain nagusi izendatu zuten, eta geroago, erregeren gudarosteko jeneral. Santiago Ordenako Zalduna izan zen.