Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huguet, Jaume

Kataluniar margolaria (Valls, 1415 inguru - Bartzelona, 1492). Zaragozan lan egin ondoren, antza denez 1448an Bartzelonan lantegi baten buru izan zen eta bere hartan jarraitu zuen 1886 arte; Bartzelonan bere garaiko pintore ospetsuena izan zen garai hartan. Huguet-en obretan marrazkiaren zehaztasuna eta aurpegien adierazkortasuna nabarmentzen dira, bere pinturan Flandesko pintoreen eta Italiako Errenazimentuko garaikoen eragina antzematen delarik. Erretaula handiak egin zituen, beste herrialdeetako estilo gotikotik sorturiko apaindura oparoz horniturik zeudenak. Hona erretaula batzuk: San Jorge (1448), San Miguel; Abdon eta Senen Santuak (1459-1560), Portugalgo Kondestablearena (1464-1465), San Agustin (1486). Huguet-en estiloa originala da: zorrotza, fina, kolore bizi eta argiz hornitua.