Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huang Ti

(Txin. «enperadore horia»). Mit. Txinako elezaharretako erregea, nazioaren gurasoetariko bat Fu Hsi eta Shen Nung-ekin batera. Mitologiako pertsonaia zibilizatzailea: laboreen ekarlea eta brontzearen metalurgiaren asmatzailea. Trumoiaren jeinua, alkimisten, erremintarien eta, Lao Tse-rekin batera, taoisten zaindaria. Elezaharraren arabera K.a. 3000. urte inguruan bizi izan zen.