Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hua Kuo Feng

Txinatar politikaria (Hunan, 1921 - Pekin, 2008). Bere sorterriko probintzian alderdi eta administrazio postu gorenen ardura izan zuen. Gero Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten (1969) eta Lin Piao baztertzeko esku hartu ondoren politburoko kide izendatu zuten (1973). Segurtasun ministroa eta lehen ministrordea (1976) zela, Mao Tse Tung hiltzean Alderdi Komunistako lehendakari bihurtu zen. Teng Hsiao Ping-ekin elkarturik, Mao-ren orientabide eta jarraitzaileen aurka ekin zien (Mao-ren alarguna eta beste hiru buruzagiren atxiloketa) eta lau modernizazioak (defentsa, teknologia, nekazaritza eta industria) bultzatu zituen. Politika ekonomikoak sorturiko tentsioek bazterturik geratu zen 1981ean.