Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huarte Jauregui, Jose Antonio

Nafar biolinista (Iruñea, 1892 - Iruñea, 1968). Pablo Sarasate maisuarekin ikasi zuen gaztetan eta ondoren Madrila joan zen biolin ikasketak amaitzera. 1911. urtean Lehen Saria irabazi zuen. Ondoko urteetan Vienan eta Londresen ondu zituen biolin ikasketak eta Ipar Ameriketan eman zituen lehen kontzertuak. Europan ere arrakasta osoz jardun zuen, pianoak edo orkestrak lagundurik gehienetan. Iruñeko Musika Akademiako irakasle izan zen bere jaioterrira itzuli zenean.