Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hrabal, Bohumil

Idazle txekiarra (Brno, 1914 - Praga, 1997). Zuzenbidean doktorea da. Era askotako lanbideak izan zituen, idazle izan baino lehen. 1963an hasi zen literatura lanak argitaratzen, eta arrakasta handia izan zuen, baina 1968an sobietarrek Txekoslovakia mendean hartu zutenean debekatu egin zituzten haren liburuak 1976a arte. Hrabalen pertsonaiak ez dira heroiak, eta kontatzen duena eguneroko gertakizun xumeez betea da, ia era surrealista batean azaldua, ironiazko ikuspuntutik. Haren ipuin liburu eta eleberriak hauek dira: Ostre sledovane vlaky (1965, Ondo zaindutako trenak), Jiri Menzel-ek zinemara eramana; Inzerát na dum, ve kterém uz nechci bydlet (1966, Dagoeneko bizi nahi ez dudan etxe batentzat iragarkia); Obsluhoval jsem anglického krále (Nik, Ingalaterrako erregearen zerbitzura egon naizen honek); Prílis hluoná samota (Bakartasun ardailaz beteegia); Postrizny (1976, Haurtzaroko pertsonaiak); Kdo jsem (1989, Nor naizen ni).