Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Houssay, Bernardo Alberto

Argentinar medikua (Buenos Aires, 1887 - Buenos Aires, 1971). Buenos Airesko albaitaritza fakultatean eta medikuntza fakultatean irakasle izan zen. Fisiologiari buruz lan ugari egin zituen. Bere karguak utzi eta erbestera joan zen 1946an. Peronismoaren porrotaren ondoren bere kargu guztiak itzuli zizkioten. v 1947. urtean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Karl eta Gerty Cori-rekin batera karbono hidratoen metabolismoari buruz egin zituen lanengatik.