Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Houdon, Jean-Antoine

Frantses eskultorea (Versailles, 1741 - Paris, 1828). M. A. Slodtz-en lantegian ikasi zuen. 1761ean Erroma saria irabazi zuen eta hango frantses eskolan egon zen 1764-etik 1768ra. Eskultura klasikoak eta Errenazimentukoak erakarririk, klasikoen kopiak egin eta anatomia ikasteari ekin zion buru belarri. Ordukoak dira Larrutua (1767) eta San Bruno. Parisa itzulirik, estatua mitologikoak eta alegorikoak egin zituen: Diana (1780), Negua (1783), Uda (1785). Aipagarriak dira erretratu finak, modeloen banakotasun eta nortasun sakona agerrarazten dutenak: Errusiako Katalina II.a (1773); Diderot (1775); Gluck (1775); Benjamin Franklin (1778); Rousseau (1778), Voltaire, eseria eta molde klasikoan jantzia, (181); La Fontaine (1783); Washington (1785); Mirabeau (1791); Napoleon (1806).