Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hounsfield, Godfrey Nwebold

Britainiar ingeniaria (Newark, 1919 - 2004). 1951n Electrical and Musical Industries taldean hasi zen lanean, eta medikuntza ikerkuntzarako saileko zuzendari izatera iritsi zen. X izpien tomografia konputerizatuaren teknika landu zuen, gorputzeko ehun zurien bereizmen handiko irudiak lortzeko. 1970ean gorputzaren lehen eskanerra egin zuen teknika hori erabiliz. Horretaz gainera, garrantzi handiko lanak egin ditu radar eta ordenagailuen gainean. 1979an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Allan M. Cormack-kin batera, tomografia axial konputerizatuan egindako lanarengatik. Harrezkero medikuntzarako irudi baliagarriak lortzeko teknikei buruzko ikerketak egiten jarraitu du, eta erresonantzia magnetiko nuklearraren erabilera zabaltzen ahalegindu da.