Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Helsingborg

Suediako hegoaldeko hiria eta itsasportua. Lurmutur estu batean dago (5 km), Danimarkako Helsingor hiriaren aurrez aurre. 103.850 biztanle (1984). Leku egokiena eta bide laburrena da Europako kontinentetik Suediara igarotzeko. Erdi Aroan oso hiri garrantzitsua izan zen, eta garai horretako aztarna da Kärnan-eko XII. mendeko gotorlekua. 1658an Danimarkak Suediaren eskutan utzi zuten hiria, baina hiriraren jabetasuna zela eta, borrokak izan ziren XVIII. mendea arte. 1857an Suediara igarotzeko zerga ordainketa kendu zenez geroztik, hasi zen hiriaren garai oparoena. Han dago erregeen uda garaiko egoitza, Sofiero gaztelua. Eskulana, ontziolak eta itsasontzien garraioa dira hiriaren diru iturri nagusiak.