Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

heloderma

iz. Zool. Ezkatadunen ordenako helodermatidoen familiako narrastia, muskarraren antzekoa, 60 cm inguru luzea (Heloderma horridum). Gorputz sendoa eta isats lodi biribila izaten ditu. Larrua gaztaina kolorekoa, orban horiak dituena eta garatxo itxurako ezkataz estalia du. Oso pozoi bizia du, gizonarentzat ere arrisku handikoa. Narrastiak, txoriak eta ugaztun txikiak janez elikatzen da. Mexikoko eskualde lehorretan bizi da.