Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Helpmann, Robert

Australiar dantzari eta koreografoa (Mount Gambier, 1909 - Sydney, 1986). 1933 eta 1950 bitartean Londresko Sadler's Wens Balleten parte hartu zuen, Margot Fonteyn dantzari ospetsuarekin batera. Garai hartan obra asko estreinatu zituen: Job (1933), Nocturne (1936) eta Sirenak (1946). Koreografo gisa sortu zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste, Hamlet (1942), Adam Zero (1946) eta Errauskine (1965). Filmetarako koreografiak ere egin zituen: Zapatilla gorriak, Hoffmanen ipuinak. Rudolf Nureyevekin batera Don Kixote (1973) balletaren zinemarako bertsio bat prestatu zuen. 1975-1976 denboraldian Australian Balleten zuzendari izan zen. Askotan dantzatu du Royal Balleten, artista gonbidatu gisa.