Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

helobial

izond. Bot. Izen bereko ordenako uretako edo zingiradietako landareez esaten da. Kotiledoi bakarrekoak dira. Era askotako lorea izan dezakete, baina gehienek aktinomorfoa edo alde guztietatik begiratuta simetriazkoa dena dute, eta lore hostodunak edo gabeak izan daitezke. Haziak elikadura ehunik gabeak edo oso gutxi garatuak izaten dira. Fruitua zabalkaitza edo baia edo folikulu antzekoa dute. Sei familia biltzen ditu bere baitan, butonazeoak eta naiadazeoak, besteak beste.