Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heifetz, Jascha

Estatubatuar biolin-jotzailea, lituaniarra jatorriz (Vilnius, 1901 - Los Angeles, 1987). Lehen kontzertua eman zuenetik haren jotzeko moldea eredu izan zen gainerako biolin-jotzaileentzat. Biolinerako idatzitako pieza nagusi ia guztiak grabatu zituen eta arrakasta handiko moldaketak egin zituen. Gaur egungo musikagileen hainbat lan berak jo zituen lehenengoz. Ume-umetatik hasi zen biolina jotzen. Besteak beste, Leopold Auer irakasle ospetsuarekin ikasi zuen, San Petersburgon, Errusian. Hamahiru urte zituela egin zuen debuta, Berlinen, eta haren ospea mundu osora zabaldu zen. Errusiako iraultzan, Estatu Batuetara joan zen, eta hango herritartasuna hartu zuen 1925ean.