Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heath, Edward

Britainiar politikaria (Broadstairs, Kent, 1916 - Salisbury, Wiltshire,  2005). Alderdi Kontserbadoreko kidea. Macmillan-en gobernuan Lan ministroa izan zen (1959-1960). Bruselarekin negoziatzeko ardura izan zuen 1961ean. Kontserbadoen buru zela, bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen (1970eko ekaina) eta Heath Lehen Ministro jarri zen. Oztopo askori aurre egin behar izan zien: grebak, finantza gorabeherak, Ulsterreko gerra. Bera agintean zela sartu zen Britainia Handia EEEan (1972ko otsaila). Ekonomiaren krisia eta meatzarien greba gogorrek beharturik, aldez aurreko hauteskunde deia egin behar izan zuen (1974ko martxoa). Erabateko gehiengoa lortu ez zuenez, dimisioa aurkeztu zuen. Urtebete geroago, alderdi barneko hauteskundeetan Margaret Thatcher nagusitu zitzaion eta kontserbadoreen buruzagitza utzi behar izan zuen.