Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hearn, Lafcadio

Britainiar idazlea (Santa Maura uhartea, Grezia, 1850 - Tokio, 1904). Ama grekoa eta aita irlandarra zituen. Britainia Handian eta Frantzian ikasketak egin ondoren AEBetan hartu zuen bizilekua (1869). Han kazetaritzan aritu zen 1890 arte. Japoniar batekin ezkondu eta Japoniako herritar egin zen emaztearen izen-deiturak hartuta. Yakumo Koizumi izenpean literatura ingelesa irakatsi zuen Tokioko unibertsitatean. Japoniari buruz egindako liburuen bidez Japoniako kultura ezagutzera eman zuen sortaldean: Glimpses of Unfamiliar Japan (1894, Japonia ezezagunaren ikuspegiak); Ghostly Japan (1899); Japan, an Attempt at Interpretation (1904, Japonia: interpretazio ahalegin bat). Kwaidan (1904) liburuko fantasiazko ipuinak oinarri hartuta filmak egin izan dira.