Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hauptman, Herbert Aaron

Estatubatuar kimikaria (New York, 1917). 1985ean Kimikako Nobel saria jaso zuen, kristalen egitura zehazteko metodo zuzenak prestatzen egindako lanarengatik. Jerome Karle estatubatuar kimikariarekin banatu zuen saria. Kimika adituen arabera, Hauptmanek kimikari egin dion ekarpena garrantzi handikoa da ikerkuntzarako, bere metodoak molekulen egitura zehazteko ezinbesteko tresna bilakatu baitira.