Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hatz

iz. Eskuetako behatza, eria. || Giza oinek, abere hankek, gurpilek, lurrean uzten duten arrastoa; aztarna. || Gizakiaren eta hainbat abereren larruazaleko eritasuna, azkura bizia eragiten duena. || Hatz egin. Larruazala azazkalez-edo igurtzi, hazka egin. v Hatz bete. Metrol. Sistema anglo-saxoiko neurri banakoa. Hatz betearen zatiketa erdietan, laurdenetan, zortzirenetan, eta abarretan egiten da. Oso gutxitan erabiltzen dira zenbaki hamartarrak hatz beteak adierazteko. v Hatz marka. Hatz mamiak tindatan bustita paperean egiten den marka; pertsonak identifikatzeko erabiltzen da, inork ez baitu beste inoren hatz marka bera uzten. Beste gorputz atal batzuetako larruazalak ere uzten du marka, baina behatzetakoa da esanguratsuena eta errazen lor daitekeena. Markaren ezaugarri orokorrak, kiribilak eta neurria hartzen dira kontuan hatz markak sailkatzeko.