Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haur 1

iz. Giza umea. || Haurdanik. Batez ere Ipar. Haurretik, umetatik. || Haur(-)denbora. Haurtzaroa. || Haurrean. Ipar. Umetan. || Haur egin. Erdi(tu). || Haur(-)egite. Erditzea. || Haur(-)galtze. Abortua. || Haur(-)min. Haurrak hazteak ematen dituen nekeak. || Haur(-)oihal. Pixoihala. v Haur galtze. Med. Abortoa. Umekiaren garaiz aurretiko kanporatze berezkoa edo eragindakoa; eritasunez, istripuz edo umetokiak jasandako kalteen ondorioz gerta daiteke. Haur galtzearen lehen sintoma emakumeak izaten duen odol galtzea izaten da; umekiaren kanporaketa, erditzearen antzeko oinaze eta hertsidura artean izaten da. Frantzian haur galtzearen legea 1975. urtean onartu zen eta Espainian, berriz, 1983. urtean; Europako beste estatu gehienetan bezala, zenbait baldintza betetzen diren kasuetan soilik da legezkoa haurdunaldiaren etena.