Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hammet, Samuel Dashiell

Estatu Batuetako idazlea (St. Mary, Maryland, 1894 - New York, 1961). Pinkerton izeneko bulegoan detektibe lanetan bederatzi urtez aritu ondoren, eta gaixotasunak atseden hartzera beharturik, polizia kontakizun laburrak idazteari ekin zion. 1923an agertu ziren lehen lan horiek Back Mask aldizkarian. Gero eleberriak argitaratu zituen: Uzta gorria (1929, Red Harvest), Maltako aztorea (1930, The Maltese Falcon). Azken horrek arrakasta handia izan zuen, J. Hustonek zinemara eraman zuelako. Hammet AEBetako polizia eleberri errealistaren, gerora beltza deitua izan den generoaren, sortzailea da. 1934an literatura egiteari utzi bazion ere, eragin nabarmena izan zuen XX. mendeko polizia gaietako eleberrigileengan. Hammetek bere garaiko gizartearen bortxakeria eta ustelkeria begirada zorrotzez islatzen jakin zuen, elkarrizketa zorrotz trebez osaturiko eleberrietan. Macarthismoaren garaian kartzelara sartu zuten iritzi politiko aurrerakoiak zituela eta. Beste zenbait eleberri: Kristalezko giltza (1931, The Glass Key), Gizon argala (1934, The Thin Man, Koro Navarrok euskaratua). Hammeten eleberria asko eraman izan dira zinemara; berak gidoiak ere egin zituen.