Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hammarskjöld, Dag

Suediar politikaria (Jönköping, 1905 - Ndola, Zambia, 1961). Ekonomia politikoko irakasle izan zen. Estatu-ministroa izan zen (1951-1953), eta Suediako ordezkari nazioarteko erakundeetan. 1953an NBEko idazkari nagusi hautatu zuten, eta 1957an berriro kargu bererako hautatu. Aipagarria da haren egunkaria, Vägmärken (1963, Bideko seinaleak) Hegazkin istripu batean hil zen. v Bakearen Nobel saria lortu zuen 1961ean.