Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hampton Court

Britainia Handiko jauregia, Hamptonen (Londresko aldiria), hiriburuaren hego-mendebalean, Tamesis ibaiaren ezkerreko ertzean. Jauregi saxoia izatetik prioretxe izatera igaro zen. 1515 urtean Wolsey kardinalak beretu, berriztatu eta handitu zuen. 1525ean Henrike VIII.a egin zen haren jabe, zati bat berritu zuen eta kapera bat eraiki (1536). Harrezkero, bi mende luzez, erregearen egoitza izan zen (1760 arte). Christopher Wren-ek berriztatu zuen 1689an, Louvre eta Versailles-en ereduari jarraituz. Gaur egun pintura museoa da: Mantegnaren Julio Zesaren garaipena saila, J. Basano, Clouet, Correggio, Durero, Holbein, Van Dyck, Lotto, Tintoretto, Tiziano.