Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hamlet

Jutlandiako printze erdi alegiazkoa. Saxo Grammaticus historiagileak aipatzen du lehen aldiz (XIII. mendea). Islandiako saga anitzetako heroia. II. mendean bizi bide zen Hamlet, eta Horvendil Jutlandiako erregearen semea zen. Fengok, Horvendilen anaiak, erregea hilarazi zuen erreginarekin ezkondu ahal izateko, haren maitalea baitzen. Hamlet ero itxurak eginez libratu zen heriotzatik. Fengok, goganbeharturik, zelatari bat jarri zuen orduan ama-semeen elkarrizketa entzutearren. Hamletek atzeman eta han bertan hil zuen barrandaria. Fengok Ingalaterrara bidalirik, azpikeriaz hiltzeko asmotan zebiltzanen planak galarazi behar izan zituen Hamletek. Berriro Danimarkara itzulirik, Fengo orgia batean hil eta errege koroatu zuen bere burua.