Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hall prozesua

Kim. Aluminio oxidotik (Al2O3) aluminioa bereizteko erabiltzen den prozesua; delako prozesurako bauxitatik ateratako alumina (edo aluminio oxidoa) erabili ohi da, aluminio oxido ugari duen gaia baita bauxita. Bereizketa elektrolisiaren bidez egiten da, aluminio oxidoa kriolita urtuarekin (Na3AlF6), fluoruroarekin eta Groenlandian aurkitutako aluminio metal hutsarekin nahasten da. Charles Hall-ek egin zuen prozesu hau 1888. urtean eta saio hura izan zen aluminioa kopuru handietan ekoizteko lehendabiziko urratsa.