Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hall, Adelaide

Estatubatuar kantaria (New York, 1904 - Londres, 1993). Hamalau urte zituela hasi zen kantatzen Broadwayko zenbait ikuskizun musikaletan, eta Duke Ellingtonen orkestran ibili zen (1927-1928). Ondoren, jazza utzi eta ikuskizun musikaletan hasi zen berriro lanean. New Yorkeko Cotton Club areto ospetsuan jardun zuen urte askoan.