Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haavelmo, Trygve

Norvegiar idazlea (Skedsmo, 1911 - Oslo, 1999). Politika ekonomiako ikasketak egin zituen, Osloko Unibertsitatean lehenbizi, eta Harvarden (Estatu Batuak), gero. Ekonometria irakasle izan zen Osloko Unibertsitatean. Ragnar Frischen jarraitzailea zen, Keynesen eskolakoa. 1989an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, ekonometrian eta aldi bereko ekonomia egituren azterketan egindako lanarengatik. Lan nagusiak: A Study in the Tehory of Economic Evolution (1954, Ekonomiaren bilakaeraren teoriari buruzko azterketa bat), A Study in the Theory of Investment (1960, Inbertsioen teoriari buruzko azterketa bat).