Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haas, Monique

Frantses piano-jotzailea (Paris, 1909 - Paris, 1987). Georges Enescorekin ikasi zuen, besteak beste, eta haren eskutik egin zuen debuta, Parisen, 1928an. 1950eko hamarkadan izan zuen arrakasta handiena nazioartean, Alemanian batez ere, Debussy eta Ravelen obrak interpretatuz.