Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Habakuk

Itun Zaharreko igarle txikietako bat. Bere izena bera duen liburua K.a. 600 urte inguruan idatzi zen. Elkarrizketa moduan eraturik dago; igarleak Jainkoari galdetzen dio ea noiz amaituko den herri santuaren zigorra, babiloniarren uztarripetik askatzeko. Yahve-k zapaltzaileen hondamendia iragar dezan agintzen dio, hala gertatuko baita aurki.