Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haas, Ernst

Austriar argazkilaria (Viena, 1921 - New York, 1986). Bigarren Mundu Gerra ondorengo Vienan ekin zion argazkilaritzari. Suitzako DU astekariak gerra presoen itzuleraz argitaratu zion erreportajeak (1947) bere garaiko argazkilari-kazetarien aitzindari bilakatu zuen. Paris eta New Yorkera jo zuelarik, Robert Capa argazkilari handia ezagutu eta Magnum agentziako kide egin zen (1949-1962). Life, Stern, Geo eta beste zenbait aldizkari ezagunetan argitaratu zituen argazkiak. New Yorkeko Arte Modernoko Museoko Family of Man erakusketa famatuan parte hartu zuen, beste zenbaiten artean. Ezaguna du, besteak beste, The Creation liburua.