Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gros

Donostiako hiriko auzoa, Urumea ibaiaren eta Ulia mendiaren artean. Hondartza zabal batek hartzen zuen egungo Gros auzoko eremua (lehengo Zurriola) eta Ulia azpiko XVI. mendeko okendotarren etxea eta frantziskotarren komentua izan ziren luzaroan alde horretako etxe bakarrak. 1849. urtean hondar dunak berdindu eta eraikuntzarako orubeak prestatzeko proiektu bat aurkeztu zuen Tomas Gros finantza gizonak (gizon honengandik datorkio auzoari izena) eta Santa Katalinako zubia eraiki ondoren (1872) hasi ziren Gros auzoko eraikuntza lanak. 1911. urtean ekin zioten Gros auzoko zabaltze lanei eta 1973. urtetik aurrera bideratu ziren Gros Berria izeneko zabaldegiko obrak, Txofreko zezen-plaza bota ondoren.