Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gros, Philippe

Estatubatuar biokimikaria, McIntyre Medical Sciences Building laborategiko zuzendaria (Lyon, 1964). Bcg genea klonatu zuen saguetan, eta horren baliokidea –Nramp genea– identifikatu zuen gizakietan. Nramp genearen mutazioek eritasun kutsagarri batzuek (tuberkulosia, legenarra, sukar tifoidea, leishmaniasisa) erasana izateko arriskua handitzen dute, eta Gros eta bere taldeak geneak eritasun kutsagarri horiekiko sentiberatasuna nola kontrolatzen duen aztertu zuten. Badirudi geneak zelula fagozitoen ingurunea aldatzen duela, eta gorputzak eritasun kutsagarriei aurre egiteko duen lehen defentsa lerroa dira zelula horiek. Grosen beste lan aipagarrienetako bat mdr (multidrug resistance) gene familia –minbiziaren kontrako kimioterapian erabiltzen diren drogen aurkako erresistentzia kontrolatzen duena– klonatzea izan da.