Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gromyko, Andrei Andreievitx

Sobietar politikaria (Starye Gromyki, 1909 - Mosku, 1989). Diplomaziako karguak izan ondoren, Dumbarton Oaks-eko bileran sobietarren ordezkari nagusia izan zen, eta Nazio Batuen Erakundearen sorrera prestatu zuen. Sobietar Batasuneko ordezkari iraunkorra izan zen Segurtasun Kontseiluan (1946-1948). Atzerriko ministro orde eta Ingalaterran enbaxadore izan ondoren, 1957an Sobietar Batasuneko Atzerriko ministro izendatu zuten. 1973an politburoan sartu (1988an baztertu zuten) eta Sobiet Goreneko presidiumgo lehendakari izendatua izan zen (1985-1988).