Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gros, Antoine-Jean

Frantses margolaria (Paris, 1771 - Meudon, 1835). Aitarekin (miniatura egilea zen) eta David pintorearekin ikasi zuen. Italian zenbait urte egin ondoren, Napoleon I.ak margolari ofizial izendatu zuen, eta gatazka nagusiak margotu zituen, inperioaren zerbitzuan betiere (Bonaparte au pont d’Arcole, 1798; Bonaparte visitant les pestiférés de Jaffa, 1804; La Bataille d’Aboukir, 1806; Le Champ de bataille d’Eylau, 1808). Errestaurazio garaian zenbait gertakari eta erretratu egin zituen, eta Daviden lantegiko zuzendari izan zen.