Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gregorio XIIa ;(Angelo Correr)

203. Aita Santua (Venezia, 1325 inguruan - Recanati, 1417). Mendebaleko Zisma Handia gainditzeko Avignongo antipapa zen Benedikto XIII.arekin akordio bat egiten saiatu zen, baina ez batak ez besteak ez zuten kargua utzi. Ez zuen amore eman kargutik kendu zuen Pisako kontzilioaren aurrean ere (1409); azkenean Konstantzako kontzilioan utzi behar zuen aitasantutza. Portoko kardinal izan zen gero.