Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gregorio XIIIa ;(Ugo Buoncompagni)

224. Aita Santua (Bolonia, 1502 - Erroma, 1585). Egutegi gregoriotar edo berrituagatik da batez ere ezaguna. Eragin handia izan zuen Trentoko kontzilioan (1545). Berak gaitzetsi zuen Ingalaterrako Elisabet I.a erregina, eta gogor aritu zen erreformaren kontra; Jesusen Lagundian, eta haren ikastetxeetan oinarritu zen batez ere horretarako.