Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gregorio VIIa ;(Hildebrand, santua)

155. Aita Santua (Soano, Toskana, 1015 inguruan - Salerno, 1085). Fraide beneditarra zen. Gregorio VI.aren garaian jadanik nabarmendu zen, eta Leon IX.a Aita Santu zela ekin zien Elizaren ustelkeriari kontra egitea helburu zuten berrikuntzei. Aita Santu zela elizgizonen ezkontza, sinonimia eta inbestidura laikoa debekatu zituen, eta ordezkariak bidali zituen Europa osora debeku haiek gauzatzearren. Oposizioa oso handia izan zen ordea, eta Aita Santuaren aurkako elkarte bat antolatu zuten elizaren gehiegizko aginpidearen beldur zirenek. Alemaniako enperadorea, Henrike IV.a, talde hartan sartu zen, eta Gregorio VII.ak eskumikatu egin zuen. Gero bakezkoak egin bazituzten ere, 1080an berriz eskumikatu zuen, eta Henrikek Ravennako Giberto (Klemente III.a) izendatu zuen antipapa; Gregoriok kristandadeari laguntza eskatu zion, baina ez zuen lortu. Alemaniako Gerra Zibila bukatu zenean, Henrike Italiara joan eta Erroma hartu zuen (1083). Gregorio Sant’Angeloko gaztelura erretiratu zen, normandiarrek, Roberto Guiscardoren gidaritzapean, askatu eta berekin eraman zuten arte; Salernon hil zen urtebeteko exilioaren ondoren. v Gregorio VII.aren berrikuntzek berebiziko garrantzia izan zuten Elizaren historian: Elizaren maila morala jaso zuen, eta berak hasi zuen Inbestiduren borroka, Worms-eko konkordatuarkein bukatu zena. v Jaieguna, maiatzaren 25a.