Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gregorio Palamas, santua

Teologo greko ortodoxoa (Konstantinopla, 1296 - Tesalonika, 1359). Atos mendiko eremita. Hesikasmo izeneko mistika zabaldu zuen. Zenbait kontzilio (Konstantinopla, 1341etik 1351ra) eta 1351ko sinodoan onartu zuten bere dotrina. Paleologoaren eta Katakuzenotarren arteko gerran atxilotua izan zen, eta hauek garaipena lortu zutenean Tesalonikako artzapezpiku egin zuten (1347).