Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gregorio Taumaturgoa, santua

(Neo-Zesarea, Ponton, 213 - 270). Origenesen ikasle eta Neo-Zesareako apezpiku (240 inguruan). Ospetsu egin zen sendaketa miragarriengatik (horregatik taumaturgo, “mirarigile” deitua). Origenesen Goraipua eta Fedearen sinboloa idatzi zituen.