Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gordon, Samuel

Poloniar poeta, antzerkigilea eta itzultzailea (Varsovia, 1945). Mexikar eta hispanoamerikar literaturaren ikertzailea. Bolada batean Montevideon (Uruguai) bizi izan zen eta han argitaratu zituen bere bi antzerki lan; bestalde, Época aldizkarian parte hartu zuen. Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean Arteetako maisu maila lortu zuen. Herrialde horretan hainbat kargu bete ditu Latinoamerikarekin zerikusia duten erakundeetan eta argitalpenetan. 1977. urtetik aurrera Mexikon bizi da eta bertan Encyclopaedia Britannica-ko eta Ingurumeneko Informazio eta Dokumentazio Zentroko zuzendari izan da, besteak beste. Bestalde, Ekialde Hurbilean espezializatuak diren aldizkariak argitaratu ditu. Eskolak eta saioak eskaini ditu Mexiko, Israel eta Estatu Batuetako unibertsitateetan. Mexikoko Idazleen Elkarte Orokorreko kide da.