Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González Iglesias, Juan Antonio

Espainiar poeta, pintore eta filologoa (Salamanca, 1964). Plazaratu zuen lehen poema liburuak, –La hermosura del héroe (1993, Heroiaren edertasuna)–, harrera bikaina izan zuen kritikaren eta irakurleen aldetik. Urte berean argitaratu zuen Ovidioren Maitasunaren artea eta Maitasunak lanen bere gaztelaniazko bertsioa. 1997an beste poema liburu bat –Éste es mi cuerpo (Hau da nire gorputza) plazaratu zuen, eta horrek ere oso harrera ona izan zuen.