Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goldsmith, Oliver

Ingeles idazlea (Pallas, Longford, Irlanda, 1728 - Londres, 1774). Lan eginez ordaindu zituen ikasketak Dublinen. Edinburgon medikuntza ikasketak egin zituen, ondoren Frantzia, Suitza eta Italia oinez egin zituen, eta bidaia haren berri eman zuen The Traveller (1764, Bidaiaria) liburuan. Bere garaiko ideiak eta ohiturak kritikatu zituen berak sortu zuen The Bee egunkarian (1759), eta bertan argitaratu zituen bere poemarik onenak ere. The Vicar of Wakefield (1766, Wakefieldgo bikarioa) eleberriak egin zuen ezagun. The Good-Natured Man (1768, Gizon zintzoa) antzerkian bere garaiko sentiberatasuna kritikatzen du. The Deserted Village (1770) poeman nekazaritza hartu zuen gaitzat. English History (1771) historia liburua ere idatzi zuen.